XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(Guri badoa bere kadiran jartzerat; Mikolas mahainerat).

Orro Zurxurigarayi - Zure aldi da beraz.

Zurxurigaray - Bi oren handi badu hementxe nagoela...

Orro - Ixilik! Nik ez dautzut galdetzen zenbat denbora duen hemen zarela.

Hasteko, zer duzu deitura?.

Zurxurigaray - Zurxurigaray!
Orro - Zer?
Zurxurigaray - Zur-xu-ri-ga-ray!
Orro - Nundik ateratua duzu izen hori? Zurxurigaray.

Zurxurigaray - Aitak utzia daut....

Orro - Pentsatzen dut ez duzula Italiako erregeak utzia!.

Ez zaitela gero herriko mutil batez trufa, xuhur baduzu (Lapitzarekin zirri-zarra ari izan ondoan)... eta zure izen ttipia.

Zurxurigaray - Kalixtro! Orro - He? Ez dut egundaino izen hori aditu! Nor zinuen aitatxi?.

Zurxurigaray - Donibane Mendiburutegiko nausia....

Orro - Errozu Mendiburutegiko nausiari ene partez, ez dadiela hura ere herriko mutilaz trufa; eta, berbal bat nahi ez baduzu, bertze izen bat eman dezazun bertze aldian....

Zurxurigaray - Erranen diot segurki!.

Orro - Ixilik! Ez dautzut nik galdetzen erranen diozun ala ez!.

Bainan zertan zabiltza zu etxe huntan?.

Zurxurigaray - Ilearen motzarazterat etorria naiz....

Mikolas - Eta ez dezu ilerik?.

Orro - (orroaz, bi besoak zabaldurik).

Hori da! Ez zaio aski nitaz irri egiteko Zurxurigaray eta Kalixtro deitzea, ilerik ez izanki-eta ilearen mozterat behar du oraino Akelarrerat etorri! Nunbait bada zerbait!.

Zurxurigaray - Deusik ez da nehun! Orro - Zer deusik ez dela nehun!.

Zurxurigaray - (bizi-bizia) Ez du balio hola kexa zaiten!.

Huna ere zer erraten dautzutan, futxo! Ilearen mozterat etorri naiz hunat eta ez naiz hemendik joanen ilea mozturik baizik!.